P2P-REN ENBAXADOREA

by Katuki Saguyaki & Mikel Urmeneta

BAXUR Iruña-Gares lasterketaren enbaxadorea da. Gure kolaboratzaile den Mikel Urmeneta-ren eskutik, Katuki Saguyaki-k diseinatutako
euskal kulturaren pertsonaia mitologikoa da.

Etxauri eta Izarbeibar-ko bizilagunek diotenez, noizbait inguruko mendietan ikusi izan dute.

Esan beharra dago Iruñeko zenbait lagunek P2P lasterketaren aurreko egunetan hiriko kaleetan zehar ikusi dutela, dena behar bezala dagoen ikusteko.

Alaia da goserik ez duenean, baina sabela hutsik duenean hobe da berarekin ez elkartzea, edozer gauza jateko gai baita gura horrekin amaitzearren. Ospetsua da pertsona helduei laguntzeagatik eta zauritu nahiz gaixoei sendatuko dituzten lekuetara oso azkar eramateagatik.

Baina kontua ez da azalean gelditzen: Lur-Ama-ren nahiak gizakiok dauzkagunekin konektatzen ditu, eta bizirik dauden arbasoekin. Nahiz eta itxuraz latza den, osasunaren eta giro onaren numen-a da, eta berarekin elkartzen direnen bihotzak babesten ditu.

Baxurrek gure kultura, geografia, ohiturak eta munduko erlazioak babestearen eta mantentzearen garrantzia gogorarazten digu, eta horregatik Iruña Gares maratoiak erakartzen du.

baxur
mikel
 
 
 
 
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search