Elite Sport-ek Iruñea – Gares Maratoiari emandako babesa berritu du

 In Noticias

Beste urte batez, Elite Sport-ek, 2015eko irailaren 13an ospatuko den VII. Iruñea – Gares Nazioarteko Maratoia babestuko du, urtez urte egin duen moduan.

Jarraian, Élite Sport-eko bazkide den Pedro Sarasibarrek nabarmendutakoa:

P2P-a maratoi bat baino gehiago da. Talde handi baten ilusioa da, duela urte asko sortu zena. Beren onura pertsonala bilatu gabe, irristaketa kalera atera eta jendarteari erakusteko helburuarekin. Irristaketaren munduak ahalegin guztia egin zuen eta Élite Sport-ek ere horretan parte hartu behar zuen. Horregatik, babesten dugu eta hemendik aurrera babesten jarraituko dugu; irristaketak dena eman digu eta helburu honetan lagundu nahi dugu.”

Gaur egun, Élite Sport-ek nazio mailan bi proba garrantzitsu babesten ditu: Nazio-liga eta Iruñea – Gares Nazioarteko Maratoia. Batak eta besteak gauzak dituzte komunean, biek irristaketari berritasuna eta garatzeko aukera eman diote.

Ligak, erronka bat suposatzen du talde guztientzat. Garaipena lortzeko borrokan, patinatzaile kopuru adierazgarria izatera behartzen ditu taldeak.

P2P-a aldiz, aukera bat da: urtean behin maila guztietako patinatzaileei, pro eta afizionatuei, abiadura-lasterkariei eta fitness-ei, haien artean nahasteko, lasterketa partekatzeko eta beren erronka pertsonalak betetzeko ematen diena. Patinatzailearentzat motibazioa da. Egunen batean Nazioarte mailako egutegian proba garrantzitsuena bilakatzea, amets bat izanen litzateke eta plazer bat haren parte izana.

Elite Sport

Elite Sport 1998. urtean sortu zen. Pedro Sarasibar eta Garikoitz Lerga, nazioarte mailan eskarmentu eta ibilbide handia izan duten bi kirolariren bizi eta kirol proiektu bezala.

Leku ezberdin bat da, non txoko guztietatik abiadura-irristaketarekiko pasioa antzematen den. Irristaketarekin eta bere balore guztien zabalpenarekin konpromisoa dute: hobetzea, errespetua, adiskidetasuna, lehiakortasuna …

Balore hauek eta duten esperientziak, haien lan egiteko modua bideratzen dute, patinatzailea ongi aholkatzeko eta berak dituen itxaropen, helburu eta ametsak bete ahal izateko.

Errioxa Etorbidea, 6 atzean kokatuta dago, eta aurten dortsalen banaketan lagunduko du probaren aurreko egunean. Parte hartzaile guztiak, irailaren 12an larunbatarekin, dendatik beren dortsala hartzera pasa ahalko dira 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Horrela, igandeko ilarak ekiditeko.

 

EliteSport

Recent Posts

Leave a Comment

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search