1. Zein maila behar dut probaz gozatu ahal izateko?

Teknikoki maila ertain-altuko proba dela esan daiteke. Patinen gainean trebezia ona izan behar duzu eta malda behera, 40-50 km/h-ko abiaduran ibiltzeko ohitura izan behar duzu. Honekin batera, sasoiko bazaude, ibilbideaz gozatu ahalko duzu. Ez bazaude halako egoeran, gehiago entrenatu eta datorren urtean izena emateko gomendatzen dizugu.

2. Proba egokia al da niretzat?

Zailtasunik haundiena jeitsiera bizietan aurkituko duzu, baino zure helburua lehen postuetarako lehiatzea ez denez, lasai har ditzakezu eta ibilbidearen osotasunaz gozatu. Laguntza-ibilgailuak izango dira aipaturiko jeitsieretarako.

3. Erratz-autobusak proba utzi arazi gaitzake?

Bai, atzetik joango den autobusa denboraz kanpo geratzen dijoaztenak erretiratuz joango da. Oraindik ez dakigu zehazki foru poliziak proba amaitu ahal izateko ezarriko digun denbora-muga, baina lortuko ez bazenu, honats urrengo urtean gainditzeko erronka.
Berriro Ere taldeak proban parte hartzera animatu nahi zaitu, egin dezakezun distantzia edozein dela ere, ibilbide ireki eta paisai ederretan barrena gozatuko duzu.

4. Motxila soinean eraman dezaket?

Bai, baina gogoratu gero eta zama gehiago eraman, gero eta gehiago nekatuko zarela. Oinetako arin batzuk erabilgarriak suerta litezke uneren batean.

5. Derrigorrezkoak al da babes-materiala erabiltzea?

Kaskoa derrigorrezkoa da eta eskumuturretako, belaunetako zein ukondoetakoak gomendagarriak.

 6.- ¿NECESITO ESTAR FEDERADO O FEDARADA?

No, de hecho todas las patinadoras y patinadores cuentan con un seguro a cuenta de la organización.

7. Galdera gehiago ditut, non emango dizkidate azalpen gehiago?

Ez baduzu behar zenuen informazioa aurkitu webgunean, bidali zure galderak posta elektroniko bidez.

 

Berriro Ere Irristaketa taldeko partaideok kategoria herrikoieko patinatzaile guztiak proban parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Era honetan, orain arte soilik abiadurako patinatzaileentzat zen proba batean zuentzat lekua egiteak antolaketa lanetan eskatzen digun esfortzuak merezi duela erakutsiko duzue. Gure filosofia ezagutzen duzuenok, badakizue abiadura zein maila herrikoieko patinatzaileak uztartzen dituen proben zabalkundean dihardugula.

 
 
 
 
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search