‘P2P’ izenaz ezagutzen da Iruñea-Gares Maratoi Internazionala, munduko gogorrena izateagatik ezaguna dena. Bere lehen edizioa 1994. urtean izan zen, Dirdari Irristaketa taldeak antolatua. Lasterketak, garai hartan, txirrindularitza lasterketa baten antzeko ezaugarriak zituen: ibilbide irekia, tarteko helmugak, mendi igoerak… Osotara 38 km zituen eta gogortasuna eta paisaiaren edertasuna ziren bere ezaugarri nagusiak.

Orduan, lehen aldi hark ilusioa eta interes handia sortu zuen, irristaketa egiteko modu berri bat baitzen. 1999ra arte beste 6 edizio izan zituen lasterketak, laguntza falta zela-eta Dirdarik lasterketa antolatzeari utzi zion arte.

2009urtean, IT-k berriro ekin zion lasterketa antolatzeari, lehengo funtsa mantenduta eta aldaketa berriekin: ibilbidea aldatu zen maratoiaren neurrikoa izateko, 42,195km-koa, eta Iruñeko Gaztelu Plazan finkatu zen lasterketaren irteera. Horretaz gain, ‘Fitness’ kategoriako korrikalariei utzi zitzaien lasterketa honetan parte hartzen.

Nafarroako Irristaketak inplikazio handia dauka lasterketa honekin, besteak beste bolondresen bidez. Haiei esker, ibilbidea eta lasterketaren garapena asko errazten da.

2017an, maratoiaren aurreko larunbatean ‘Iruñea Patinetan’ ospatzen hasi zen, non irristaketa modalitate anitzetako erakustaldiak dauden. Era berean, bestelako jarduerak, patinak probatzeko aukera eta abar eskaintzen dira. Irristalarientzat eta beren ingurukoentzat asteburu borobil bat prestatzeko eta hiritarrei irristaketa hurbiltzeko.

2019an, XI. Edizioa aldaketa berri batekin dator: P2P-a bi etapa dituen lasterketa bihurtu da. Orain arte ezaguna zen maratoiaz gain, aurreko larunbatean 23km-ko etapa ospatuko da, ibilbide errazagoa duena.

1994 - Carrera Pamplona - Puente la Reina

historia

P2P2018 - X Edición

p2p2018

Pamplona en Patines - Iruñea Patinetan

pep
 
 
 
 
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search