Nafarroak hegaldi zuzenak ditu egunero Madrilera. Horrez gain, herrialdeko iparraldeko hiriekin egunero lotzen duten trenak ere badaude. Beraz, hegoaldera bagoaz Madriletik igaro beharko gara. Errepide-sareak egitura erradiala du eta haren erdigunea Iruñea da; eta bertatik abiatzen dira bide nagusiak erkidegoko gainerako lekuetara.

Nafarroara autorik gabe iristen bazara, lineako autobusak erabil ditzakezu leku batetik bestera mugitzeko. Hegoaldeko erdigunean kokatutako herrietara joateko konexio onak daude, eta Pirinioetako herrietara joateko, berriz, zerbitzuak urriagoak dira. Edonola ere, taxi bat hartu edo auto bat alokatzekoaukera izango duzu beti, erosoago bidaiatzeko.

Errepideak

Nafarroako errepideen eta Iruñearen zein nazioko beste helmuga batzuen arteko loturen mapa, deskargatu daitekeena.

Aire bidezko garraioa

Informazio praktikoa eta helmugak ondoko aireportuetatik: Iruña, Bilbao, Biarritz, Gasteiz eta Zaragoza.

Autobusak

Erregio eta nazio mailako zerbitzuak Iruñetik. Helmuga eta konpainia nagusiak

Taxis

Taxi konpainia ugari dago, garraio publikoak lotzen ez dituen herri txikietara joateko aukera ematen dutenak.

Trenbideak

Iruñetik abiatzen diren zuzeneko trenak eta txartelen erreserba eta salmenten gaineko informazio praktikoa.

Automobilak alokatzea

Ibilgailuak (gidariarekin edo gidaririk gabe) alokatzen dituzten enpresen datuak, erresuma zure erritmoan ezagut dezazun.

Autokarabanan

Nafarroara autokarabanan edo beste mota bateko etxebizitza-ibilgailu batean iristen bazara, zure ibilgailua gelditzea edo aparkatzea nahi duzun edo kanpatzea nahi duzun planteatu behar duzu.

Eskaintza berezia:
Beherapena Lufthansa Group Partner Airlines-ekin bidaiatzeko

Lufthansa Group Partner Airlines

munduko hiri nagusiak batzen dituen ibilbide globalen sare globala eskaintzen du. Prezio eta baldintza bereziak eskaintzen dizkiegu parte hartzaileei, bisitariei, erakusketariei eta gonbidatuei, baita beren bidaiakideei ere.

Erreserba egiteko, egin klik www.lh.com/event-flight-booking loturan eta sartu ESZQDFQ sarbide-kodea “Beherapendun hegaldien eskaintza” atalean. Jarraian, lineako erreserben plataforma bat irekiko da. Plataforma horrek eskainitako beherapena kalkulatuko du automatikoki edo, beste promozio-tarifa bat eskuragarri egonez gero, are eskaintza hobea egingo dizu.

OHARRA:

Laster-leihoek onartuta egon behar dute; bestela erreserben plataformako leihoa ez da irekiko.

Promozio-tarifa hauek IATA / ARC bidaia-agentearen bidez ere eskura daitezke. Bidaia-agenteek txartelak igortzeko argibideak jaso ditzakete, lufthansa.mobility@dlh.de helbidera mezua bidaliz gero eta erreferentzia gisa sarbide-kodea emanez gero.

 
 
 
 
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search