berriroere

Berriro Ere I.T.ko eta irristaketako partaide batzuek daramate nazioarteko Iruñea – Gares maratoiaren antolaketa.

P2P-a Nafarroako irristaketako talde ezberdinetako parte hartzaileen laguntza jasotzen du, baita irristaketaren inguruko laguntzaileena ere. Honek parte hartzaileek maratoi honetaz gozatzea ahalbidetzen du, besteak beste, ibilbidea denbora nahikoz irekia mantenduz.

Berriro Ere I.T. 2008 urtean Iruñean osaturiko taldea da, beraien jatorria talde ezberdinetakoa den Ion Navarro, Iosu Saldise eta Daniel Muro sortu zutelarik.

Taldearen ateak 18 urtez gorako patinatzaile-ohientzat zabalik daude eta urteekin sortzen diren ardura eta familia konpromezuen baitan entrenatzen eta kirol honetaz gozatzen jarraitzeko formularen bilaketan oinarritzen dira.

Berriro Ere I.T. ren helburua Iruñeko pista teknikoetan entrenatzea da eta gero eta ohikoagoak diren herri-lasterketa eta maratoietan parte hartzea.

Berriro Ere I.T.ren beste helburua Iruñea – Gares maratoia berreskuratzea izan zen, federatu nahiz herrikoiei aukera emanez eta nazioarte mailako maratoiean bilakatuz. Baita patinatzaileei zuzendutako mota honetako probak antolatzea ere.

Era berean, P2P-an inklusioa eta gizarte-erantzunkizunaren alde egiten dugu, ingurumen irizpideak gehituz, gizarte jarreren aldaketak sustatuz, baloreak eta beharrezko jarrerak iraunkortasunean eta genero berdintasunean aurrerapausu bat emateko. Lan hau hainbat asoziazioren eta Nafarroako Gobernuko hainbat departamenturen laguntzarekin.

 
 
 
 
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search