ASEGURUAK

Maratoiak istripuentzako aseguru bat dauka patinatzaile guztientzat, beraz ez da beharrezkoa federatua egotea. Babesleak dituzten patinatzaileek hauen izenpean egin dezakete korrika lasterketan.

Erantzukizun Zibileko asegurua ere badago, baita bolondresentzako istripu aseguru bat ere.

POLTSEN GARRAIOA

Antolakuntzak nahi duten patinatzaileen poltsak eramango ditu Zubiritik Iruñera, lehenengo etapari dagokionez eta Iruñetik Garesera bigarrenean.

Poltsoak lasterketa hasi baino 45 minutu lehenago utzi beharko dira zerbitzu honetarako prestatutako tokian.

Poltsen bilketa Gaztelu plazan izango da lehenengo etapan eta Gareseko Foruen Plazan bigarren etapan.

DUTXAK

P2Pak dutxen zerbitzua eskainiko du 1.etapa zein 2.a bukatzean

PATINATZAILEEN GARRAIOA

Bi etapetan autobus zerbitzua egonen da 3€-gatik (bakarrik behar duenarentzat).

Lehenengo etapan, patinatzaileak Iruñetik Zubirira eramateko izango da irteera baino lehen eta bigarrenean Garesetik Iruñera itzultzeko, behin lasterketa bukatuta.

Bigarren etapan, gainera, familiako kideentzako garraioa egonen da 6€-gatik. Iruñetik aterako dira behin lasterketaren irteera ikusita eta Iruñera itzultzeko patinatzaileen autobus berdina hartuko dute.

Autobusen zerbitzuaren kostea gehigarri bat da, lehen dohainik zelako eta eskakizunen %50 ak ez zuelako autobusa erabiltzen.

Era berean familia kideei gogorarazi nahi diegu lehenengo etapan, errepidearen ezaugarriak direla eta, ez duela denborarik emango irteera eta helmuga ikustera.

ETAPA 1

ZUBIRI-IRUÑEA

(Irteerara eramateko autobusak, patinatzaileentzat)

 

Orduak: 12:00, 13:30, 15:00 (200 patinatzaile bakoitzean gehienez jota).

Ateratzeko tokia: P2Pko helmugaren ondoan, foruen pasalekua.

Prezioa: 4€

Autobuses para FAMILIARES (precio 6€)

Joateko Itzultzeko
Ordua Description Subtotal:
Ateratzekoa tokia Description Discount:

ETAPA 2

IRUÑEA-GARES

(Itzultzeko autobusak patinatzaileentzat)

 

Ordua: 14:00

Ateratzeko tokia: P2Pko helmugaren ondoan, foruen pasalekua.

Prezioa: 3€

Autobuses para FAMILIARES (precio 6€)

Joateko Itzultzeko
Ordua Description Subtotal:
Ateratzekoa tokia Description Discount:

P2P BAZKARIA

Irailaren 12ean, larunbatean, Zubiriko polikiroldegiaren jatetxean bazkaltzeko hiru txanda egonen dira, bakoitza 70 pertsonentzat. Lehenengo txanda 13:00 etan.

Lehenbiziko platerra, bigarrena eta postrea aukeran. Prezioa 13€koa izango da.

Bazkarira bakarrik eman daiteke izena inskripzioa egiterakoan eta orduan aukeratuko dira bazkaltzeko ordua eta bigarren platera. Gainera, bazkariarekin arazoren bat izatekotan orduan abisatu beharko da, kontuan izateko.

TURISMO-PAKETEAK

P2Peko taldetik proposatzen dizugu Nafarroa bisitatzea, aniztasun handiko erresuma eta gauza asko egiteko tokia. Bere paisaien artean baso zabalak zein basamortu paisaiak aurki ditzakegu. Era beran bere aniztasunak lehengai apartak eskeintzen dizkigu eta gastronomia paregabea.

Bere historia aberatsak ondare artistiko eta kulturak interesgarriak utzi dizkigu. Hau dela eta ez da erraza hainbeste aukeren artean aukeratzea. Dena den, GEHIGARRIAK atalean (EXTRAS) hainbat aukera utzi dizkizugu.

Mapa Puente la Reina

elipse1

helmuga

elipse2

Poltsen bilketa, hornidura…

elipse3

elipse4

Dutxak

elipse5

Sari banaketa

elipse6

Iruñera itzultzeko autobusa.

 
 
 
 
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search