P2P TALDEAK URTE OSOAN ZEHAR EGITEN DU LAN LASTERKETA ANTOLATZEKO.

Hala ere, ezinezkoa izango litzateke horrelako ekitaldi bat antolatzea bolondresen laguntzarik jaso gabe. Patinatzaileek baldintza ezin hobeak izan ditzaten 250 bolondres inguruk hartzen dute parte.

Azken urtean hainbat elkarterekin aritu gara elkarlanean, adibidez ‘LEVÁNTATE CONTRA EL BULLYING’, ‘BRAZAS DE SUPERACIÓN’, ‘ACCIÓN CONTRA LA TRATA’, ‘CHILDREN OF AFRICA BARAÑAIN’ eta ‘ASVONA’. Elkarte horiek lasterketaren egunean hainbat lan egiten dituzte, eta P2P-ak beren proiektua errazago garatzeko laguntza ematen die.

Elkarteez gain, irristaketaren munduarekin lotuta dagoen zein zerikusirik ez duen jendea aritzen da bolondres lanetan. Antolatzaileak, motor-gidariak, oinezko bolondresak, osasun langileak… aritzen dira lanean lasterketa ahalik eta hobekien atera dadin.

Elkarte baten kide bazara edo zuk zeuk bolondres lanetan parte hartu nahi baduzu lasterketan, ez izan zalantzarik eta jarri zaitez gurekin harremanetan.

Bolondresen laguntzarik gabe P2P-a ez litzateke posible izango!!!

Bolondres izan nahi baduzu idatzi helbide honetara: info@berriroere.org

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search